Txikipedia:Svetlana Aleksievitx

Svetlana Aleksievitix

aldatu

Svetlana Aleksievitix Ukrainan jaio zen, Stanislav hirian, Ukrainako mendebaldean, 1948ko maiatzaren 31n.

Kazetaritza ikasi zuen Bielorrusian,  gurasoak irakasleak ziren lekuan, eta, ondoren, Bielorrusiako idazlea eta kazetaria izan da. Errusieraz idazten du, eta 2015ean Literatur Nobel Saria eskuratu zuen; Suediako Akademiak kazetaritza-erreportaje bat saritzen zuen lehenengo aldia izan zen. Errusiako presidente den Vladimir Putin-ekiko oso jarrera kritikoa agertu izan du beti.

Aita Bielorrusiako militarra eta ama ukrainarra zituen eta bera, bere aita bezala, Bielorrusian hazi zen. Eskola amaitu ondoren, tokiko hainbat egunkaritan kazetari lanak egin zituen, Bielorrusiako Estatu Unibertsitatean graduatu zen 1972an, Minskeko Nyoman literatura aldizkariko berriemaile bihurtu aurretik (1976).

2020ko udazkenean, iruzurrezko hauteskundeen eta Lukashenkoren erregimenaren errepresioaren ondoren, Berlinera erbesteratu behar izan zuen, eta hainbat urtez Berlinen bizi eta gero, gaur egun Minsken bizi da berriro ere.