👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
300.000
🔎
Azalera
1.768 km²
🌄
Altuera
2.810 metro
📷
Argazkiak
ikusi
Bandera.

Sucre Boliviako hiriburua da. Bertako jendeari sucrense eta capitalino deitzen zaie. Sucren, gaztelaniaz, quechuaz, guaranieraz, aymaraz eta ingelesez hitz egiten dute. 949,252 abitantek ditu.

Historia aldatu

  • 1528ko, azaroaren 30ean, Pedro de Anzures-ek fundatu zuen,” Ciudad de la Plata de la Nueva Toledo”.
  • 1991an, UNESCOk Munduko Ondarentzat hartu zuen hiria.

Geografia aldatu

 
Sucre mapa.

Boliviako Andeeetako ekialdeko mendikatean kokatzen da. 1.768 km2 ditu, aldiz Boliviak 1.099.000 km2. Sucre oso altu dago, 2, 790m ditu.

Klima aldatu

Sucren klima epela egiten da, hau da, udan euria egiten du, neguan ez. Bataz-bestekoa eginez, 20Cº maximo eta 8Cº minimo egiten du.

Kultura aldatu

Dantzak aldatu

 
La Cueca
  • La cueca

Hiri hau historiarako bultzatzaileetako bat izan zen. Bi kueka mota nabarmentzen dira, bata herri-kutsukoa eta bestea saloikoa, bigarrena erritmo lasaiago batekin.

  • El bailecito

Dantza hau tabernetan dantzatzen zuten ikasleak, erritmoa oso hedatua izatera iritsi zen.

  • Los Thanta Morenos
     
    Los Thanta Morenos

Hau nahiko dantza berezia da, bertan hainbat pertsonaiekhartzen dute parte: deabruak, imillak, lehoiak, aweloak, tximutxoak, oilarra, bikoteak eta sicuriak musikaren parte bezala. Pertsonaia horietatik bikoteak dira aginte-ahotsak. Gainontzeko pertsonaiek deabruak buru dituztela, bikoteen inguruan dantzan ari dira. Musika amaitutakoan, pertsonaia guztiak (imillak eta bikoteak izan ezik) elkarren artean jolasten dute.