Softwarea ordenagailuaren agindu multzo bat da, hau da, softwareak ordenagailuari zer egin behar duen esaten dio.

Software sailkapena aldatu

Hiru Software mota daude:

  • Sistema-softwarea: Ordenagailua kontrolatzeko erabiltzen da honen hardwarea kontuan hartu gabe. Honako tresna hauek daude:
    • Sistema eragileak
    • Gailuen kontrolatzailea
    • Diagnostikorako tresnak
    • Optimizazio eta zuzenketa tresnak
    • Zerbitzariak
  • Programazio-softwaera: Programatzaileei programa informatikoak egiteko aukera ematen dien tresna multzoa da. Bertan daude:
    • Testu-editoreak
    • Konpiladoreak
    • Interpretatzaileak
    • Estekatzaileak
    • Garapen integratzaileko ingurunea
  • Aplikazio informatikoa: Zeregin espezifikoak burutzeko erabiltzen da, normalean programa edo aplikazio bezala ezagutzen dira.
    • Bideo-jokoak
    • Hezkuntza softwareak
    • Medikuntza softwareak
    • Datu-baseak