Txikipedia:Skateboarding
Skateboard 4 gurpilen gainean ibiltzeko balio du. Bi ejez osaturiko egurrezko taula batekin osatuta dago, eta eje bakoitzak 2 gurpil ditu. Kirol edo pasarte bat da eta ondo pasatzeko da. Skatearen zatiak hauek dira: atzeko partea tail-a eta aurrekoa nose-a.
Modalitateak
aldatuSkateko 3 modalitate daude:
- Bertikala (vert), U moduko ranpekin.
- Kaleko skateboard (skatepark bat ez den lekuetan ibiltzea)
- Freestyle. (akrobaziak egitea)
Historia
aldatuEspaloiko surfa
aldatuSkateboardinga, gaur egun existitzen den bezala, 1940ko hamarkadaren amaieran edo 1950eko hamarkadaren hasieran jaio zen Kalifornian. Surflariak olaturik ez zeudenean ez aspertzeko balio zuen eta espaloiko surfa deitu zioten.
Lehenengo erakusketa 1963an egin zen Kalifornian.
Lehen lehiaketa
aldatuErregistratuta dagoen lehen lehiaketa 1965. urtean egin zen Kalifornian. Kirol hau guztiz berria zenez, soilik bi diziplina desberdinetan lehiatzeko aukera zegoen: estilo librea lautadan eta eslalom jaitsiera (erloju kontrako lasterketa bat).
Akrobaziak
aldatuAkrobazia ezagunenak hauek dira:
-Ollie (atzeko partearekin salto bat egin).
- Flip (skatea 360º ko buelta ematea
- Nollie (aurreko partearekin salto bat egin)