Singapur hego-ekialdeko Asiako uharte eta hiri-estatua da, Asiako txikiena, Malasiar penintsularen hegoaldeko muturrean kokatua. Itsasartearen beste aldean Indonesia dago.

Singapur

Geografia

aldatu

Singapur estatua izen bereko uharteak eta haren inguruko beste 50 uharte askoz txikiagoek osatzen dute. Ia uharte osoa 15 m-tik beherako zelaia da. Erdialdean, ordea, granitozko muino artean,Bukit Timah mendia (177 m) dago. Erreka asko daude: luzeenak, Seletar ibaiak, 15 km ditu.

Klima eta Landaredia

aldatu

Singapurrek klima ekuatoriala du, beroa eta euritsua. Basoak lurraldearen % 5 estaltzen du, eta babestuta dago.