Txikipedia:Sigla
Sigla hitzen multzo bateko lehenengo hizkia hartuz osatzen den laburdura da.
Adibidez:
- EHU (Euskal Herriko Unibertsitatea)
- EAE (Euskal Autonomia Erkidegoa)
- EB (Europar Batasuna)
Siglak eta akronimoak bereizten dira: siglak laburdurak dira, eta akronimoak, berriz, hitz edo izen propio bihurtu diren siglak dira.
Nola idatzi behar ditugu siglak?
aldatuSiglak maiuskula edo hizki larriz idazten dira, eta tartean punturik gabe.
Beraz, ez dugu E.H.U. idatzi behar, EHU baizik.
Kanpo loturak
aldatu- Laburtzapenen hiztegia (Ikurrak, Laburdurak, Siglak) (Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila, HAEEren webean)