Txikipedia:Ingeles setter

Txikipedia:Setter ingles» orritik birbideratua)

Setter ingelesa ehizarako erabili ohi den txakur arraza da.  Hiru setter familia daude: Setter inglesa, Setter irlandarra eta eskoziar Seterra (Gordon seterra).

HISTORIA

aldatu

Setteren jatorria Erdi Aroaren amaieran dago Frantzian, Pointer-etik behera. Edwar Laverack-ek idatzitako “The Setters”  liburuaren arabera, Ingalaterrara ekarri zuten eta bertan arraza ezberdinak bereizi ziren: Setter Galeskoa (edo Setter de Llandidloes), Anglesea Setterra, Irlandakoa, Setter zuria eta gorria, Gordon Settera eta Ossulton Settera. Gaur egungo setterra, Laverack-ek berak sortu zuen. Hil zenean, arrazaren bost kopia besterik ez zituen utzi, baina txakur hauen odola munduan zabaltzea lortu zuen.

DESKRIBAPENA

aldatu

Setter Ingelesa txakur indartsu eta erresistentea da. Belarriak ilez beteak ditu. Buztana luzeera erdikoa du eta hau ere, ilez estalita dago. Ilea luzea du, zeta-antzekoa, izurtua, beltz eta txuria, laranja eta txuria, marroia eta txuria edo 3 koloreetakoa izan daiteke. Arraza honen barruan bi aldaera daude: handia eta dotorea (erakusketetarako txakurra) eta bestea txikiagoa dena (ehizarako txakurra).

Usaimen handia ere badu, eta harrapakinen arrastoa detektatzeko gai da igaro eta ordu batzuetara ere.

Ehiza txikirako erabiltzen da batez ere (birigarro, eta bere espezialitatea den oilagorren ehizarako). Batzutan uretako hegaztieretako balio dute.