Txikipedia:Samantha Peszek

Samantha Peszek 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetan

Samantha Nicole Peszek (Indiana, 1991ko abenduaren 14a) gimnasta estatubatuarra izan zen, Ameriketako Estatu Batuetako emakumezkoen gimnasia taldeko kidea izan zena 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetan. 2010ean UCLAn egin zuen debuta eta 2011ko NCAAko habe txapelketa irabazi zuen.

2015ean, erretiratu ostean, Alicia Sacramone talde olinpikoko kidearekin batera, The Gympire plataforma sortu zuen. The Gympire kirola, osasuna eta nutrizioari buruzko komunitate birtuala da. [1]

Ibilbidea aldatu

3 urterekin hasi zen gimnasia praktikatzen. 12 urterekin, Peszek talde nazionaleko kiderik gazteena bihurtu zen.

2007an, eliteko gimnasta gisa egin zuen lehen denboraldian, Rio de Janeiron ospatutako Panamerikar Jokoetan parte hartu zuen. 2008an parte hartu zuen lehen lehiaketa New Yorken jokatu zen Amerikako Kopa izan zen, eta hirugarren postuan sailkatu zen bakarkako lehiaketan. 2008ko abuztuan, 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen. Olinpiar Jokoen ostean, Peszek lehiaketatik kanpo geratu zen 2009ra arte, orkatila lesio baten ondorioz. Urte berean ibilbide profesionaletik erretiratu egin zen, bere ibilbide unibertsitarioa hasiz. 2015ean utzi zuen gimnasia eta kazetari izateari ekin zion.[2]

Emaitzak[3] aldatu

Urtea Txapelketa Lekua Postua
2005 Mexican International Invitational Mexiko 1.a (urrezko domina)
2006 International Gymnix Kanada 1.a (urrezko domina)
2006 Pan Amerikar Txapelketa Kanada 4.a
2006 U.S. Classic AEB 2.a (zilarrezko domina)
2006 Junior Txapelketa Nazionala AEB 3.a (brontzezko domina)
2007 USA-Great Britain Friendly Erresuma Batua 3.a (brontzezko domina)
2007 Munduko Txapelketa Alemania 1.a (urrezko domina)
2008 Amerikako Kopa AEB 3.a (brontzezko domina)
2008 Olinpiar Jokoak Txina 2.a (zilarrezko domina)
2014 NCAA AEB 4.a
2015 NCAA AEB 1.a (urrezko domina)

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Samantha Peszek. 2021-02-28 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  2. (Gaztelaniaz) Samantha Peszek. 2021-02-28 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  3. (Gaztelaniaz) Samantha Peszek. 2021-02-28 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).