Rutenioa elementu kimiko bat da eta Ru ikurra dauka. Platinoaren taldeko metal arraroa da. Gehienetan platino-meetan ageri da eta filtro gisa erabiltzen da.

Rutenioa

Ezaugarri nagusiak aldatu

Rutenioa lau kristal-formatan agertzen da eta ez du distira galtzen giro-tenperaturan, baina oso azkar oxidatzen da. Kantitate txikietan, platinoaren eta paladioaren gogortasuna handitzen du eta, era berean, titanioaren erresistentzia handitzen du.

Metal hau ateratzeko deskonposizio termikoa erabil daiteke. Rutenioz eta molibdenoz osatutako bat 10,6 ºK-eko tenperaturan.

Historia aldatu

Rutenioa Karl Ernst Clausek aurkitu zuen 1844. urtean. Ikusi zuen platino oxidoak metal berri bat zuela eta sei gramo errutenio lortu zituela errege uretan disolbaezina den platino zatitik.

Erabilera aldatu

Titanioan sartzen da, korrosioarekiko erresistentzia handitzeko aleazio-elementu gisa. % 0,1ek ehun aldiz hobetu du.