Rubius (izen osoa, Ruben Doblas Gundersen) youtuber espainiar-norvegiarra da. 1990eko otsailaren 13an jaio zen Norvegian. YouTube plataforman 39,6 milioi harpidedun ditu, Twitch-en 8,5 milioi jarraitzaile, Twitter-en 15,7 milioi jarraitzaile eta Instagramen 14,5 jarraitzaile ditu. Horregatik Espainiako Youtuberrik jarraituena zen.

Bizitza

aldatu

Ama norvegiarra du eta aita espainiarra. Gurasoak banandu egin ziren eta amarekin Norvegiara joan zen lanera. Norvegian zegoela Mangel Rogel lagun espainiarrarekin harreman estua mantendu zuen internetez. 2012an Mangel eta Rubius Madrilen elkartu eta batera bizi izan ziren urtebetez.

Bere lehenengo bideoa 2006an igo zuen Youtubera. 2014. urtean Santiago Segurak grabatutako Torrente 5 filmean agertu zen. 2015. urtean bere lehenengo elkarrizketa egin zuen Risto Mejiderekin (el rincon de pensar) programaan. Hor kontatzen du bere jarraitzaile batzuk bere helbidea lortu zutela eta bere ate ondoan geratu zirela. Gero esan zuen ia urtebete egon zela etxetik irten gabe. Hori esan ondoren negar egin zuen, irudi horrek kolpe handia eman zuen interneten.

Youtubeko kanala

aldatu

Rubiusek hiru kanal ditu, Elrubius, ElrubiusOMG eta Rubius Z. Lehenengo kanala 2006ko apirilaren 3an sortu zuen. Igotzen dituen bideo gehienak gameplay motatakoak dira hau da, bideo-joko bat jokatzen ari den bitartean gertatzen dena komentatzen du. Bere kanala 2012tik aurrera hasi zen ospetsua egiten Chatroulette izeneko web-orrian egindako bideoei esker. 2012ko azaroan Espainiako kanalik jarraituena izatea lortu zuen, 2013an milioi harpidunetara iritsi zen eta 2015eko otsailean 10 milioietara iritsi zen lehenengo kanala bilakatu zen.

Argitalpenak

aldatu

Orain arte bi liburu igo ditu.

  • Lehenengoa El Libro Troll tituluarekin atera zuten (euskaraz Troll liburua). 2014. urtean atera zuen eta interaktiboa da. Liburu hau Espainiako salduena izan zen 8 aste inguru bitartean.
  • Bigarrena 2015eko irailean atera zuen komiki bat bezala, Elrubius: Virutal Hero tituluarekin. Komiki honetan Rubius errealitate birtualean sartzen da eta bertan adiskide batzuk egiten ditu. Haien laguntzarekin abenturak bizitzen ditu eta oztopoak gainditzen ditu.
  • Hirugarrena: Elrubius: Virutal Hero komikiaren bigarren atala atera zuen 2016ko ekainean Virtual HeroII: La torre imposible (euskaraz Ezinezko dorrea) tituluarekin. 2017ko apirilean saga honen azken atala argitaratu zuen Virutal HeroIII: La mascara del troll (euskaraz Trollaren maskara).