Txikipedia:Rotten XIII

Rotten XIII edo Rotten Amairu 2017an Tafallan (Nafarroan) sortutako taldea da.

Historia

aldatu
 

Rotten XIII edo Rotten Amairu[1] Tafallan sortutako punk-rock musika taldea da. 2017an sortu zuten Zartako-k, Odolkiak Ordainetan eta Patada Oi! taldeetako kideek (Endika, Irati, Patxi, Javi eta Amaiur).

Rotten hitzak "ustela" esan nahi du ingelesez, horrek punk puntua ematen dio taldearen izenari. Beste alde batetik, beti esaten da hamahiru zenbakia zorte txarrarekin lotzen dela. Baina talde honek hamairu zenbakia "h" gabe idaztea erabaki zuen, Ez Dok Amairu mugimenduari omenaldi txiki bat egiteko.

2017an beraien lehen diska "Oi! Balborda" kaleratu zuten.

2019ko urtarrilaren 16an Javi Fernandez - Baxua lanean ari zela hil egin zen lan -istripu batean, Martzillan (Nafarroa)[2]. Taldea baxu gebe geratzean, David Uriarte - Baxua (Patxi Uriarte - Gitarraren anaia txikia) sartu zen taldean.

2019ko martxoan, Javi baxu-jotzaileari eskainitako abesti bat grabatu zuten «Eguzkiaren argia». Horixe izan zen, berarekin konposatu zuten azken abestia, eta hasieran formatu digitalean aurkeztu zen.

2021ean beraien bigarren diska autoproduzitua "Aurrera" atera zuten. Hau ere, beraien taldekide ohi Javi Fernandezen oroimenez.

2021eko ekainaren 7an Nafarroa Berriz Altxa ekimena babesteko "Noain" kantua atera zuten.

2024ko urtarrilaren 16an "Rabia y rock&roll" abestia kaleratu zute. Abesti hau ere Javiren omenez argitaratua.

Partaideak

aldatu

Irati Palacios - Gitarra

Patxi Uriarte - Gitarra

David Uriarte - Baxua

Amaiur Esparza - Bateroa

Partaide ohiak:

aldatu

Javi Fernandez - Baxua

Diskografia

aldatu

Oi! Balborda (2017, autoekoizpena)

Aurrera (2021, autoekoizpena)

Erreferentziak

aldatu
  1. «Rotten XIII» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
  2. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-01-16). «Una persona muere en un accidente laboral en Martzilla» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).