Rosalind Franklin, Erresuma Batua 1920-1958

Rosalind Elsie Franklin (Ingalaterra 1920 - Ingalaterra 1958) biofisikaria eta kristalografialaria izan zen. DNA molekula, birus, ikatz eta grafitoaren egituren inguruan ekarpen garrantzitsuak egin zituen.

DNAri argazki bat ateratzen aurreneko pertsona izan zen. Bere lana baimenik gabe beste ikertzaile batzuei erakutsi zieten eta hauek garatutako DNAren ereduagatik Nobel saria jaso zuten Rosalind-en aipamenik egin gabe.

1958an hil zen, 37 urteekin, minbizi batengatik.