Txikipedia:Python (informatika)

Python 1. mailako lengoaia informatikoa da: gizakiak ordenagailuari zeregin jakin batzuk egiteko ematen dizkion jarraibideen sekuentzia da.

Gaur egun, munduan gehien erabiltzen den lengoaia da, indartsua, azkarra eta eraginkorra delako. Goi mailako lengoaia denez, errazagoa da.

Python programazio lengoaiaren logoa

Hainbat garapen-ingurune daude Python-en programak edo scriptak idazteko eta exekutatzeko aukera ematen dutenak. Adibidez, QPython existitzen da Android smartphone-etarako eta PyCharm ordenagailuetarako.

Maila handiko hizkuntza aldatu

Python beste programazio-lengoaietatik bereizten da ikasteko oso erraza delako, oso intuitiboa baita. Adibidez, ordenagailuak jakin dezan 2 balioa duen zenbakizko aldagai bat sortu nahi duzula, hau idatzi behar duzu soilik :

izena = 2

Python, C ez bezala, maila altuko lengoaia da. Horrek esan nahi du giza hizkuntzetatik gertuago dagoela (kasu honetan, ingelesa) eta, beraz, ordenagailuak zuzenean irakurtzen dituen beste lengoai batzuk baino errazagoa dela, batez ere lengoai bitarra.

Lengoai bitarra, lehen adibide bezala erabilitako 2 zenbakia,"00000010" zenbaki hauekin idatziko zen.

Adibide honek lagundu dezake ulertzen zergatik esaten den Python maila altuko lengoai informatiko bat dela: makinak zuzenean prozesatzen dituen kode zatiekin alderatuta (kode bitarra, gizakiarentzat ulertzeko zaila den 0 eta 1eko sekuentzia), oso argia da eta ordenagailuaren oinarrizko funtzionamenduekin oso lotua dago.