Loreak

Basagereziondoa (edo basagerezia), edo batzuetan gereziondoa soilik (edo gerezia), (Prunus avium) Cerasus motako zuhaitza da.

Prunus terminoa basaranaren izena da; Avium terminoak, berriz, txoriena adierazten du: txoriek gogoz jaten dituzte gereziondoen fruituak.

Ezaugarriak aldatu

Hosto erorkorreko zuhaitza da, eta 30 m garai izan daiteke.

Zurtoina – Azala aldatu

Enbor lodia du, eta azala, arre-gorrixka eta distiratsua, zerrenda horizontaletan askatzen da. Gaztaina-kolorekoa edo gorrixka da egurra, eta gogorra eta astuna.

Hostoak aldatu

Obalak eta horzdunak dira hostoak; bi guruin gorri dituzte txortenarekin lotzeko puntuan.

Loreak aldatu

Hostoak baino lehen hazten dira loreak, martxoaren amaieran edo apirilean; zuriak dira, eta multzo txikitan -ginbeletan- agertzen dira.

Fruituak aldatu

Drupa gorri jangarria da fruitua: gerezia. Maiatzetik uztailera heltzen da.

Banaketa aldatu

Eurosiberiarra. Euskal Herrian lurraldearen iparraldearen erdia du gogokoen, nahiz eta herrialdearen erdialdeko baso freskoetan eta ibai ertzeetan ere ageri da.

Ugalketa aldatu

Gereziondoa martxoa eta apirila bitartean loratzen da. Fruituak ekaina, uztaila eta abuztuan ematen ditu. Ereiteko hilabete egokienak ekaina, uztaila eta abuztua dira, eta abendua, urtarrila eta otsaila dira landatzeko hilabete onenak.

Haziaren hezurretik oso ongi ernetzen da, bestela, zaila da ugaltzea.

Erabilerak aldatu

Landatuta haren fruitu jangarriak baliatzen ditugu. Zurgintzan ere balio handia du.

Bitxikeriak aldatu

-Gereziondo-lorearen petaloak gailetak, pastelak eta jaleak egiteko erabil daitezke. -Samuraiek uste zuten gereziondoaren loreak odola sinbolizatzen zuela, eta, aldi berean, baita bizitza zein hauskorra eta iragankorra den ere.