Txikipedia:Poecilia reticulata
Hego AmerikatikHego datorren arrain bat da. Guppy arrainaren ugalketa lortzea oso erraza da eta mantentzea ere.
Elikadura eta tenperatura
aldatuGuppy arrainak oso errazak dira elikatzeko eta janari lehortuak eman ahal zaizkie. 22 graduetatik 28 graduetara egon daiteke Guppy arraina.
Ugalketa
aldatuArrautzak emearen gorputzean hazten dira eta prozesua amaitzean emea arrainkumeez erditz en da. Arrainkumeak jaiotzen direnean bakarrik bizirik irauteko gai dira.
Erditzea
aldatuLehenengo erditzean hamar arrainkume jaiotzen dira.Hurrengo erditzeetan kopurua asko handitzen da 20tik 100 egunera. 28 egun egoten dira emeak haurdun eta ia hilabetero erditzen dira.
Bizi iraupena
aldatuGuppyak urte bateko bizitza daukate. Guppyaren ugalketa zikloa lau ataletan banatzen da.
-Jaiotzen direnetik lau astetara, finkatzen da arrainen sexua.
-Bost astetatik bederatzi astetara, hegalak ateratzen hasten dira.
-Hamar astetatik hogeita sei astetara Guppya guztiz hazita dago. Fase honetan emea arra baino handiagoa da eta arra askoz politagoa da.
-Hogeita hamazazpi astetatik aurrera arrainak zaharrak dira eta beraien koloreak ahuldu egiten dira.