Pifanoa edo piccoloa

Pifanoa zeharkako flauta txiki bat da, eta beraz, aerofonoa.

Nolakoa da? aldatu

Zurezko edo kanaberazko zeharkako flauta txiki bat da.

Nola jotzen da? aldatu

Bi eskuekin hartu eta ahokoa ezpainetan jarririk, ahoko zuloaren ertzaren kontra haizea boteaz jotzen da.

Pifanoa euskal herri-musikan aldatu

Gaur egun halako soinu-tresnak gure herri musikan ezagutzen ez badira ere, Euskal Herri inguruko herrietan, mota desberdinetako zeharkako flautak oraindik erabiltzen dira. Gure ustez, hemen ere garai batean erabiliko ziren. Irungo alardeko argazki zahar batean ikusten dugu halako flauta bat danborrekin lagundurik (kontuan hartzekoa da ere Irunen txilibitoak hartzen duen “pifano” izendapena).