Txikipedia:Pi (zenbakia)

Pi edo π zirkulu baten zirkunferentzia eta bere diametroaren arteko zatiketa da. Bere balioa gutxi gorabehera 3,1415... da, baina zenbakiak ez dira inoiz amaitzen. Hau da, metro bateko zabalera duen bizikleta gurpil baten borobilak (goma beltzez estalita dagoen aldea) 3,1415... metro neurtuko ditu, edo hori izango da bira bakoitzean aurreratzen duena.


Erabilera aldatu

Diametroa jakin eta gero, zirkunferentziaren luzera kalkulatzeko erabiltzen da. Horretarako, honako formula hau erabiltzen da:

Luzera = π x diametroa