Txikipedia:Phulan devi

Phulan Devi, Uttar Pradesh-en sortu zen, Indian, 1963an eta 2001ean erahila izan zen 28 urterekin. Bizi gogorra izan zuen hainbat arrazoinengatik. Baina azkenean, bere herriko herritar eta emazteen eskubideen hobetzea bultzatzea lortu zuen.

Biografia aldatu

Phulan Devi familia xume eta pobre batean handitu zen; Mallah leinuko arrantzaleen artean. 10-11 urteren artean, familiak, beraien egoeraren hobetzeko, 33 urteko gizon batekin ezkondu zuen.

Haren etxean, egunero bortxatua zen eta bortizkeriak jasaiten zituen. Horretaz gain, etxeko lan gogorrak egin behar zituen. Eritasun baten ondorioz, Phulan-en burasoek bere ezkontza bertan behera utzi zuten eta etxera sartu zen.

Hortik goiti, bere herriko pobreak zapaltzen dituzten Thakur izeneko gizonei buru egiten die. Baina Thakur-ek jo eta poliziaren eskuetan utzi zuten, Dacoït izeneko ohoin talde gaiztokoa zela erranez. Poliziek, neska gaztea bortxatu zuten hiru egunez eta ondotik, karrikara bota zuten. Hortik goiti, inguruko herrietako gizonak bere bortxatzera heldu ziren. Maleruski, Thakur-ek DacoÏt-eri neskaren bahitzeko agindu zieten. Ekintza burutu eta, batek bere bortxatzea saiatu zuenean, taldeko beste kide batek, gaixtoa ez zela oharturik, salbatu zuen. Momentu horretatik goiti, Phulan, taldeak pobreak laguntzen zituela oharturik, hartan integratu zen eta laster horren burua bilakatu ( eta Vicram taldeko kidearekin ezkondu 16 urtetan). Elgarrekin, Phulan mendekatu zuten, baina Thakurrek Vicram eta beste Dacoït-ak erahil zituzten. Phulan atxilotu zuten, eta 23 egunez biluzik eskuz-esku pasarazi zuten. Zorionez, adineko gizon batek salbatu zuen, eta inoiz baino haserretuagorik, Phu hartu zuen.

Urte batzuk berantago, Phulani, 48 hilketaz hobendun izaitea leporatzen diote. Eta 11 urtez preso egon ondoan, Indiako hauteskundeetan irabazi zuen. Gero, bakearen nobel saria irabazi zuen, eta politikan lan egin zuen.

Heriotza aldatu

2001eko uztailaren 25ean, bere etxera sartzean, hiru gizonek emaztea erahil zuten.

Phulan Devi, herritarren eta emazteen eskubideen hobetzea lortu zuen emazte gaztea izan zen. [1][2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) Phoolan Devi. 2023-03-14 (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
  2. Cassiau-Haurie, Christophe. (2011). «Gihèn Ben Mahmoud :« Je dessine et j'écris sur des femmes qui savent ce qu'elles veulent ! »» Africultures 84 (2): 12.  doi:10.3917/afcul.084.0012. ISSN 1276-2458. (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).