Pandora, XIX. mendeko margolan batean.

Pandora, antzinako greziar mitologiaren arabera, lurreko lehen emakumea izan zen. Haren istorioa Prometeorekin, suaren jainkoarekin, hasten da. Prometeok jainko-jainkosei sua lapurtu eta gizakiei eman zien. Horrek asko haserrearazi zuen Zeus, jainkoen agintaria, eta gizakiak zigortzeko plan bat pentsatu zuen.

Zeusek Pandora lurretik sortzeko eskatu zion Hefestori, suaren eta teknologiaren jainkoari. Gainontzeko jainko-jainkosek Pandora osatzen lagundu zioten; esaterako, Afroditak, maitasunaren jainkosak, edertasuna eman zion.

Orduan, Zeusek Pandora lurrera bidali zuen. Ontzi edo kutxa misteriotsu bat aurkitu zuen Pandorak, gaur egun Pandoraren kutxa izenez ere ezaguna dena. Pandorak aurretik ontzia ez irekitzeko agindua jaso bazuen ere, jakin-minak bultzatuta, ontzia ireki zuen. Kontakizun baten arabera, estalkia irekitzean, zorigaitzeko milaka izaki irten ziren ontziaren barrutik. Pandorak berriro estali zuen ontzia, baina beranduegi zen ordurako. Zorigaitzek mundu osoa jo zuten. Ontzi barnean geratu zen gauza bakarra esperantza izan zen.