Txikipedia:Ozpin
Ozpina etanolaren hartziduraren ondorioz azido azetikoa ekoiztuz sortzen den likido azidoa da.Ozpina antzinatik erabili da eta osagai garrantzitsua da munduko sukaldaritza gehienetan.
Ekoizpena
aldatuOzpina ardoaren produkzio txarretik dator; ardoak pikatzerakoan ardoak duen azidoa igotzean horrekin ozpina sortzen da. Hau ez zen zehazki ezagutzen 1864. urtera arte: urte hartan, Louis Pasteurrek deskubritu arte.
Ekoizpenerako metodoak
aldatu- Pasteur/Orleans metodoa: 1864. urtean Louis Pasteurren sortu zuen metodo hau. Barrikak ardoz eta ozpinez betetzen zituen proportzio berdinekin eta ozpina ateratzen zutenean ardo gehiago botatzen zuten barriketan.
- Metodo Schuetzenbach: Metodo honek produkzioa azkarragoa izatea ahalbideratu zuen Orleansekin konparatuta.
- Metodo berria: Produkzio honek erreaktore kimikoak ditu baina beste bi aurreko metodoen antzekoa da.
Erabilera historian zehar
aldatuOzpinak produktu sinplea dirudi, baina funtzio garrantzitsi handi bat du, elikagaiak kontserbatu, maneatu eta baita germenak kentzea. Historian bidegatzen bagara:
- Egiptorrek haien hilobiak edozein likidoz betetzen zituzten eta hor ozpina agertzen da.
- Mesopotamian ere zibilizazioaren hastapenetatik ezagutzen da. Egarria kentzeko ere, urari gehitzen zitzaion.
- Grezia klasikoaren garaian arrunta zen ura, eztia eta ozpina nahastatzea.
- Erromatar garaian ozpina erremedio askotan agertu ohi zen.
- Erdi Aroan ozpinaren produkzioa hobetu egin zen.
- Frantzian, mahats berdeak gehitu zizkioten, garratza, produkzio hobetzeko.
Beste erabilera batzuk
aldatuOzpina janarietan erabili arren beste gauza batzuetarako ere erabiltzen da:
- Oxido-hondakinak garbitzeko
- Kafe makinak garbitzeko
- Tuberiak estaltzeko
- Digestioa azkarrago egiteko
- Aurpegiko maskarak egiteko
- Janaria konserbatzeko
- Haragia biguntzeko
- Arropako orbanak kentzeko
Motak
aldatuHainbat mota daude:
- Ardo ozpina
- Ozpin zuria
- Frutazko ozpina
- Sagarrazko ozpina
- Modenazko ozpina
- Balsamiko ozpina
- Jerezko ozpina
Ozpin olioa
aldatuOzpin olioa, olioa ozpinarekin nahastean sortzen den saltsa da, eta zuk nahi adina osagai gehitu ahal dizkiozu.