Ostadarra.

Ostadarra zirkulu-erdi itxura duen kolorezko zerrenda bat da, zeruan agertzen dena euria ari duenean eta eguzkia zerumugan behe dagoenean; zazpi kolore ikusten dira: gorria, laranja, horia, berdea, urdina, anila eta morea.

Euskaraz beste hainbat izen ditu, lekuaren arabera: Erromako zubia, Ortzadarra, Ostarkua, Frantziako zubia, etab.

Zergatik gertatzen da? aldatu

Aldi berean eguzkia eta euria daudenean gertatzen da. Eguzkiak argi zuria botatzen du eta euri-tanten artean sartzen denean argi hori deskonposatzen da fenomeno honen kolore guztiak ikusgai utziz.

 
Ostadarra nola sortzen den irudikapena

Kultura aldatu

Ostadarrari buruzko makina bat sineste eta kontakizun daude. Euskal Herriko zenbait lekutako tradizioan, adibidez, esaten zen ostadarrak lurra jotzen duen tokian mutilak neska bihurtzen direla eta neskak mutil; edo ostadarrak Erromarako bidea erakusten duela. Beste zenbait lekutan, aldiz, ostadarraren oinean altxor handi bat aurki daitekeela esaten da.