Txikipedia:Oscar Sariak

Oscar sariak zinema munduko sari naguasiak dira, urtean behin Estatu Batuetako Zinemako Arte eta Zientzien Akademiak banatzen ditu.

Historia

aldatu

Oscar sariak 1929an banatu ziren lehen aldiz, hala ere lehen sari banaketan 1927 eta 1928an estrenaturiko filmeak izan ziren sarituak.

  • Film onena 1927
  • Zuzendari onena 1927
  • Gizonezko aktore onena 1927
  • Emakumezko aktore onena 1927
  • Egokitutako gidoi onena 1927

Sariaren benetako izena Merituko Akademia Saria da, baina mundu guztiak Oscar esaten die, nahiz eta izen hori nondik datorren argi ez egon.

Zinema sari ezagunenak dira munduan. Urtero banatzen dira Los angeles eta ekitaldia mundu guztian ikus daiteke telebistaz, oihartzun handia baitute.

Harez geroztik, ekitaldia 25 bider Dorothy Chandler Pavilion aretoan egin zen, 11 bider Pantages Theatre aretoan, 10 Shrine Auditorium aretoan, 8 aldiz Biltmore hotelean, beste 8 Santa Monica Civic Auditorium aretoan, 6 bider Ambassador hotelean, eta hirutan, Grauman's Chinese Theatre aretoan.

Record-ak

aldatu

Izendapen gehien dituzten filmak:

  • 14 izendapen: Titanic 11 sari
  • 14 izendapen: All About Eve 6 sari
  • 14 izendapen: La La Land 6 sari

Sari gehien dituzten filmak:

  • 11 sari: Ben-Hur
  • 11 sari: Titanic
  • 11 sari: The Lord of the Rings: The Return of the King