Txikipedia:Osasuna futbol kluba

Osasuna futbol kluba Iruñeko futbol talde bat da, gaur egun Espainiako Lehen Mailan dabilena. 1920ko azaroaren 17an sortu zen.

Osasuna Nafarroako kirol-talde handiena eta garrantzitsuena da. 20.000 bazkide inguru ditu.

Bere jantzi ofiziala hauxe da: kamiseta gorria eta galtza urdinak. Osasunaren futbol zelaia (estadioa) Sadar deitzen da. 2020. urtean berritu zuten azkenengo aldiz, eta orain 23.576 ikusleentzako lekua du. Bertan klubaren denda ofiziala ere badago. Rojillo eta Rojilla (“Gorritxoak”) klubaren maskotak dira.

HISTORIA aldatu

 
Gorritxo

Osasuna, bere historian zehar, horrela ibili da:

-41 denboraldi lehen mailan (posturik onena, 4.)

-36 denboraldi bigarren mailan.

-13 denboraldi hirugarren mailan.

BESTELAKO INFORMAZIOA aldatu

Bitan izan da Errege Kopako txapeldunordea, eta, Europa mailan, Txapeldunen ligan (behin) eta UEFA kopan (4 aldiz) hartu du parte. 2023-24 denboraldian Europako txapelketetara itzuliko da, Konferentzia liga jokatuko baitu.

Gaur egungo presidentea Luis Sabalza da; entrenatzailea, Jagoba Arrasate, eta kapitainak Oier Sanjurjo eta Roberto Torres.[1]

Erreferientzeak aldatu

  1. Osasuna futbol kluba. 2021-03-26 (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).