Txikipedia:Orreagako gudua (778)

Orreagako gudaren oroitarria

Orreagako gudua 778ko abuztuaren 15ean gertatu zen eta  Baskoien eta Frankoen arteko gudua izan zen.

Gudaren leku zehatza ez da ezagutzen, baina aditu batzuk diotenez, Ibañetako mendigaineko txokoren batean gertatu zen.

Gertakarien kronologia aldatu

Frankoek  gaur egungo Frantzia den zati handi bat zuten beraien esku. Musulmanen menpe zegoen hiri bat konkistatzeko asmoarekin joan ziren, baina bertan  guda galdu zuten.

Beraien lurretara bueltatzean Iruñatik pasa egin ziren eta Iruñea arpilatu egin zuten, etxeak suntsitu, aberastasunak lapurtu…

Frankoek beraien erreinurako bidea jarraitu zuten, baina euskaldunek mendekua hartu zuten. Horrela, Orreagara bidaiatu zuten eta frankoen bidean itxaron zuten eta ustekabean harrapatu zituzten frankoak.

Hildako asko egon zen, baina azkenean baskoiek irabazi zuten.

Honen ondorioz, baskoiak beraien artean antolatzen hasi ziren eta Iruñeako erresuma sortu zuten.

Kondaira eta kantua aldatu

Urteak pasatzean gertatutakoari buruz kondaira, istorio eta hainbat narrazio sortu ziren. Horien artean ezagunena Errolanen Kantua da.

[Karlomagnok Espainia suntsitu du; bertako gazteluak hartu ditu eta hiriak bortxatu ditu. Karlomagnok berak dio gerra amaitzear dela. Enperadorea Frantzia gozorantz doa, zaldiz. Errolan kondeak lantzari lotuta jarri du zutoihala, goraka, eta zerurantz altxatu du: keinu hori egitean, frankoek eskualde osoan ezarri dituzte beren kanpamentuak. Bitartean, haran zabaletan zehar, fedegabeak doaz zaldiz, beren kotez estalita, kasketa lotuta, ezkutua lepoan jarrita, ezpata gerrian estutua eta lantzak kordatuta. Mendi batzuen gailurrera iristean, oihanarte batean gelditu dira. Laurehun mila dira, egunsentiaren zain. Jauna! Hau atsekabea frantsesek ez jakitea][1] Errolanen kanruaren zati bat.

Erreferentzia aldatu

  1. Errolanen kantua. 2021-02-11 (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).