Txikipedia:Olga Korbut

Olga Valentinovna Korbut aldatu

Hasiera aldatu

Hrodna (Bielorrusia), 1955eko maiatzaren 16ean jaio zen (67 urte). 8 urte zituela hasi zen gimnasia egiten herriko klub batean. Ondoren, kirol-eskola batean hasi zen eta gimnasia egiteko era berri bat sortu zuen.

Ibilbidea aldatu

1969. urtean lehen aldiz parte hartu zuen lehiaketa nazional batean eta bostgarren gelditu zen. Hurrengo urtean urrezko domina irabazi zuen. 17 urte zituela Munich-eko joko olimpikoetan parte hartu zuen eta urrezko 2 domina irabazi zituen. Guztira urrezko 4 domina eta zilarrezko 2 irabazi zituen bere ibilbidean. Bi salto garrantsitzu asmatu zituen: Kórbut eta Flip Kórbut saltoak, azken hau, debekatu zutelarik bere oso arrizkutsua zelako.

 
Olga gimnasia egiten

Bestelakoak aldatu

1999an bere entrenatzailearen aldetik indarkeria sexuala jaso zuen. Gainera, egunean 6 dolar bakarrik irabazten zituela ere salatu zuen. Txapelketetatik erretiratu zenean, entrenatzaile lanetan aritu zen. Gaur egun Estatu Batuetan bizi da.