👶
Jaiotza
1992ko maiatzaren 6a
Aretxabaleta
🔨
Lanbidea
futbolari
📷
Argazkiak
ikusi
Oihana Aldai atezain aretxabaletarra.

Oihana Aldai Aranzabal (Aretxabaleta, 1992ko maiatzaren 6a) futbolari gipuzkoarra da eta atezain postuan jokatzen du.

Ibilbidea aldatu

Leintz bailarako taldeetan hasi zen jokatzen eta ondoren Añorgan eta Oiartzunen jokatu zuen. Oiartzun bigarren mailara jeitsi zen 2017an eta Zaragozak fitxatu zuen. 2019an Errealera joan zen eta harekin Erreginaren Kopa irabazi zuen. 2020an Eibarrera joan zen eta ondoren Cordobako Pozoalbense taldera.

Cordoban zegoela COVID-19 pandemiak Liga eten zuen. Oihanak erizain ikasketak dituenez futbola utzi eta Zumarragako Ospitalean hasi zen lanean.

Taldeak aldatu

Taldeak Urteak
Arrasate 2008-2009
Eibar B 2009-2011
Arrasate 2011-2013
Añorga 2013-2015
Oiartzun 2015-2017
Zaragoza 2017-2018
Real Sociedad 2018-2019
Eibar 2019-2020
Pozoalbense 2020

Palmaresa aldatu