Nikolas Txikiren liburuak

Nikolas Txiki Haur eta Gazte Literaturako pertsonaia literarioa eta liburu bilduma bat da. Liburuaren idazlea René Goscinny da eta ilustratzailea Jean-Jacques Sempé.

Hastapenak aldatu

Jatorriz Nikolas Txikiren izena frantsesetik dator eta Le Petit Nicolas da.

Nikolas Txikiren abenturak lehenengo aldiz Moustique izeneko Belgikako aldizkari batean agertu ziren istorio txikiak bezala.

Pertsonaiak aldatu

Nikolas Txiki aldatu

Nikolas Txiki animaliak gustuko dituen haur bat da, batez ere, Rex txakurra, Bonbon katua eta King zapaburua.

Eskolan, klaseko txikiena da eta ikasle arrunta da baina ez da ondo konpontzen kaligrafian eta aritmetikako ariketetan. Bere irakasleak asko distraitzen dela eta apur bat bihurria dela pentsatzen du.

Nikolasi asko gustatzen zaio jolastea eta bere ingurukoei bromak egitea, baita bere lagunekin barre egitea eta ondo pasatzea. Bere bromak ez ditu asmo txarrarekin egiten, baina bere gurasoak askotan haserretu egiten dira. Beti dago lagunei laguntzeko prest.

Istorioak aldatu

René Goscinny guztira 222 istorio idatzi zituen 8 liburutan bilduta. 5 bizirik zegoela argitaratu ziren eta beste 3ak, 2000. urtean argitaratu ziren Goscinny hil ondoren.

Egokitzapenak aldatu

 
Nikolas Txikiren egokitzapen zinematografikoko aktoreak

2009. urteko martxoan Nikoas Txikik 50. urte bete zituenez, Frantzian egokitzapen zinematografiko bat egin eta estreinatu zuten. Egokitzapen horretan, Nikolas Txikiren pertsonaia Maxime Godart izeneko aktore batek antzeztu zuen.

Gainera, urte berdinean, 2009an, Nikolas Txikiren abenturen marrazki bizidunak famatu egin zien Frantziako M6 telebista katean.


Merchandising aldatu

Nikolas Txikiren material asko sortu izan da, hala nola, agendak, egutegiak, altxor kutxak, Nikolas Txiki: lasterketa handia izeneko bideo-jokoa eta Flip book-ak.