Neodimioa elementu kimiko bat da, Nd ikurra eta 60 zenbaki atomikoa dituena.

Neodimioa elementu kimiko bat da, Nd ikurra eta 60 zenbaki atomikoa dituena. Lur arraro taldeko metal bat da eta 6. periodokoa. Neodimioak 6 isotopo ditu, ugariena 142Nd izanik.

Ezaugarriak aldatu

Neodimioa solido metaliko bat da tenperatura normalean, eta bere dentsitatea 7 g/cm3 da. Airearekin azkar iluntzen da, neodimioak oxigenoaren erreakzionatzen duelako neodimio oxidoa sortuz.

Historia aldatu

Neodimio izena grezierazko “neos” eta “didymos” hitzetatik dator, hurrenez hurren “berri” eta “biki” esan nahi dutena. Neodimioa Carl Auer von Welsbache zientzialari austriarrak aurkitu zuen 1885ean. Izenaren funtsa da praseodimio elementutik bereizi zuela espektroskopio deritzon teknikaren bitartez, baina hala ere oso antzeko propietateak zituzten. Hortaz, “biki berria” esan nahi duen izena jarri zion. Hala ere, neodimioa ez zen kantitate handietan bereiztu 1925era arte.

Aplikazioak aldatu

Neodimioa oso erabilia da konputagailuetan eta bestelako gailu elektronikoetan. Neodimioaren konposatu bat iman mota oso indartsu batzuk egiteko erabiltzen da.

Segurtasuna aldatu

Neodimioa elementu forman eta konposatu bezala ez da oso toxikoa.