👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
404.656
🔎
Azalera
406.350.000 m²
🌄
Altuera
📷
Argazkiak
ikusi
Hiroshima eta Nagasakiren kokapena.

Nagasaki Japonia hegoaldeko hiri bat da; zehazki, Kyushu izeneko uharteko ekialdeko kostaldean dago eta itsas-portu garrantzitsua da. Bigarren Mundu Gerran, ia erabat suntsituta geratu zen, estatubatuarrek 1945ko abuztuaren 9an bonba atomiko bat bota zutenean haren gainera. Gerraren ondoren berreraiki zuten eta gaur egun 40.000 biztanletik gora ditu. Turismoak eta ontzigintzak garrantzi handia dute hiriko ekonomian.

XVI. mendearen bukaera arte itsasertzeko herri txiki bat besterik ez zen. Itsasgizon portugaldarrak 1571n iritsi ziren eta merkataritza-portu garrantzitsu bat bihurtu zen. XVI. mendetik XIX. mendera arte, Japonian europarrek merkataritzarako erabil zezaketen hiri bakarra izan zen. Izan ere, Nagasaki izan ezik, Japoniak bere portu guztiak itxi zituen ordura arte kanpotarrentzat. Nagasaki, aldiz, irekita egon zen eta Mendebaldeko teknologiari eta zientziari buruzko informazioa zabaltzeko zentro garrantzitsu bat izan zen denbora luzez.

Portugaldarren eraginez, kristautasuna zabaltzen hasi zen Nagasakin eta japoniar ugari bihurtu ziren erlijio berri horretara. Japoniar agintariek ez zuten begi onez ikusi eta hainbat kristau hil zituzten 1597an.

XX. mendearen hasieran, ontzigintzak garapen handia izan zuen Nagasakin. Hain zuzen ere, horregatik aukeratu zuten estatubatuarrek Japonian egin zuten bigarren eraso atomikoa egiteko. Bonba atomikoak 60.000 eta 80.000 pertsona bitartean hil zituen eta hiriko eraikinen erdia geratu zen erabat suntsituta. Berreraiki ondoren, arma nuklearren aurka borrokatzen direnentzako topaleku garrantzitsu bat da.

Irudiak aldatu