Txikipedia:Nabarmendutako artikulua/2021/12

Lepazuria (Martes foina) mustelidae familiako animalia ugaztuna da; haragijalea da eta gauez ehizatzen ditu bere harrapakinak.

Nolakoa da? aldatu

Kolorez marroia da normalean, baina lepo azpiko ilea zuria du. Tamainaz txikia da; begi beltzak ditu eta buztan luzea.

Zer jaten du? aldatu

Normalean karraskari, txori eta anfibioez elikatzen da. Etxeetan ere sartzen da eta, batzuetan, etxeko kableak marraskatzen ditu.

Animalia bakartia da. Ilunabarrean irteten da ehizatzera, eta ilargi beteko gauetan oso aktiboa da. Oso bizkorra da.