Muxar ezpainlodia Euskal Herriko kostaldean aurkitzen den arrain mota bat da.

Richard Thomas Lowek deskribatu zuen 1838an. Euskaraz beste izen batzuk ere baditu, akerra (Gipuzkoan) eta sargo gorria (Bizkaian) adibidez.

Deskribapena

aldatu
 
Muxar ezpainlodia.

Gorputza obulatua eta oso zapala du, 35cm neurtzen ditu baina 55cm-ko luzera har dezake. Marrak beltzak eta zilar kolorekoak dira eta beste hizkuntza batean "zebra arraina" deitzen zaio. 5 marra beltz ditu eta beste bat begietatik zeharkatuz.

Bere burua handia eta pikoduna da eta ezpain lodiak ditu. Bere ahoa pixkat bat ateraz harrapakinak harrapatzen ditu. Ugaltzerakoan begien azpian orban hori bat irteten zaio.

Bizitokia

aldatu

Arrokak artean ezkutaturik bizi dira eta sakonera txikiko eremuetan bizi dira.

Elikadura

aldatu

Itsaso hondoko animaliak jaten dituzte. Helduak haragijaleak dira eta gazteak berriz orojaleak.

Ugalketa

aldatu

Bi urte betetzean eta 25cm neurtzera iristean ugaldu egiten dira, baina batzuk 5 urte dituztenean sexua aldatzen dute.

Arrautzetatik 6-11 eguneko garapena duten larbak irteten dira eta 9mm-tako neurria izatean hondora jaitsi eta kostara itzultzen dira

Sukaldaritza

aldatu
   Ba al dakizu    
Muxar ezpainlodiaren arrisku handiena gehiegizko arrantza da.

Oso arrain preziatua da. Bere haragia zuria eta trinkoa da eta frijituta edo gisatuta prestatu daiteke. Muxar handiak labean erreta ere bai.