Murgil handia udan.
Murgil handia neguan.
   Ba al dakizu   
Txitoak sarritan gurasoen bizkarrean joaten dira

Murgil Handia (Podiceps cristatus) edo murgil erregea ur-hegazti bat da. Aintziretan bizi da.

Deskribapena

aldatu

45-47 zentimetroko luzera du. Burua inguratzen gandor marroixka-beltzak ditu udan. Neguan, gandorrak galtzen ditu. Bizkarraldea marroi iluna eta sabelaldea zurizka du.

Elikadura

aldatu

Murgil handiak, batez ere, arrainak jaten ditu. Intsektuak edo beste animalia batzuk ere jaten ditu.

Ugalketa

aldatu

Gurasoek ur ertzean, landareen artean eratzen dute habia. Emeak 2 arrautza jartzen ditu batera.

Izena hainbat hizkuntzatan

aldatu
  • Gaztelaniaz: Somormujo lavanco
  • Frantsesez: Grèbe huppé
  • Ingelesez: Great Crested Grebe

Murgil handiaren soinua entzun nahi?

aldatu
       Entzun!