Tren geltokia.

Mumbai Asiako hiri bat da, Indiako hirien artean biztanle gehien dituena, bai eta munduko hamairugarren handiena ere. 2011ko datuen arabera, hiriak 12.442.373 biztanle ditu. 1995 urterarte Bombay izena izan zuen.

Geografia aldatu

Indiaren erdialdean kokaturik dago, mendebaldeko ertzean. Bi uharte handiren gainean eraikita dago, Mumbai eta Salsette uharteetan. Bi uharte hauek zubien bidez loturik daude.

Historia aldatu

Hasieran Hindu inperioa eta musulman inperioaren barnean egon zen. Iritsi ziren lehenengo europarrak portugaldarrak izan ziren, baina 1626 urtean britainiarrek konkistatu zuten. 1947an Indiak askatasuna lortu zuen.

Leku ikusgarriak aldatu

Monumentu hauek dira ezagunenak:

  • Chhatrapati Shivaji Terminus: tren geltoki famatua
  • Taj Mahal Palace hotela
  • India Gateway

Irudiak aldatu