Txikipedia:Mozilla Firefox

      Entzun!

Mozilla Firefox-en logoa

Mozilla Firefox 2002an sortutako web nabigatzailea da. Mozilla Fundazioak garatutako software librea da (doakoa da, partekatu, erabilera komertziala egin eta garatu daiteke). Egungo bertsioa (2021eko ekaina) 89.0.2 da.

Irtenguneak kudeatzeko sistema bat eskaintzen du (nabigatzailearen barneko leiho motak, hainbat tokitan batera nabigatzeko aukera ematen duena), phishing-aren aurka babesten du (adibidez, banku-guneen imitazioa, kreditu-txartelaren kodeak lapurtzeko). Gainera, iragarkien blokeatzaileak gehi daitezke.

Mozilla Firefox nabigatzailea hainbat sistema eragilerentzat dago sortua (GNU/Linux, Microsoft Windows, etab.).

Etengabe egiten dio aurre Google Chrome-ren eta haren eratorriei (Opera, etab.). 2019aren hasieran gehien erabiltzen ziren nabigatzaileen %5 baino gutxiago izan zen.