Lortzen dituzten abiadura handiengatik segurtasun neurri zorrotzak hartzen dituzte parte hartzaileek

Motoziklismoa motorren arteko lasterketa edo norgehiagokek osatzen duten kirola da. Hauek, gehienetan espreski egindako zirkuitu itxietan izan ohi dira. Dena den, badira errepide arruntetan egiten diren lasterketa edo sariak ere.

Jarraitzaile geheien dituen torneo klase bat da. Bereziki asfaltozko zirkuitu berezietan egiten dira lasterketak. Lortzen diren abiadura handiengatik, antolatzaileek segurtasun neurri zorrotzak hartzen dituzte. Torneo asko egon arren denek helburu bera daukate: zirkuituari adostutako bira kopurua egiten dituen lehena izaten da garaile.