Motor elektrikoaren funtzionamendua

Motor elektrikoek korronte elektrikoa energia mekaniko bihurtzen dute, hau da, mugimendua sortzen dute ardatz baten jiran.

Horretarako, kable eroale batez egindako haril bat, energia elektrikoa edo bateria bat eta iman bat behar dira. Harila euskarri batean jartzen denean bere ardatzaren jiran bira egiteko moduan, imanak sortutako eremu magnetikoaren eraginez, harila biraka hasten da.

Fenomeno elektromagnetiko honen ondorioz funtzionatzen dute erabiltzen ditugun gailu eta tresna askok, haizagailuak, adibidez. Honelako tresnek motore elektriko txiki bat izaten dute barruan. Elektrizitatera konektatzen ditugunean, indar elektromagnetikoak biraka jartzen du motorearen barruko harila, eta mugimendu birakari hori aprobetxatzen da tresnaren beste pieza bat jiratzeko, haizagailuaren helizeak, adibidez.