Metafora literaturan erabiltzen den baliabide edo figura erretoriko edo estilistiko bat da.

Konparazioan oinarritzen da: zerbait adierazteko, hari zehazki dagokion hitza erabili beharrean, harekin antzekotasun bat duen beste elementu batekin ordezkatzea. Adibidez, hortzak esan beharrean perlak esatea: Ze perla eder eta zuriak dauzkazun ahoan! Edota Bizitzaren udaberrian dago, bizitzaren hasiera adierazteko (udaberria lehen urtaroa delako).