Mesosfera estratosferaren gainean dagoen atmosferaren geruza da, gainazaletik 50 eta 80-85 km artean kokatuta dagoena. Igo ahala, tenperatura jaitsi egiten da (-90 °C inguru arte).
Beheko muga Estratopausa du eta goikoa, Mesopausa. Mesosferaren goiko zatian, justu mesopausaren azpian, homosfera deritzon geruza dago. Geruza honek konposizio homogenoa dauka eta hortik datorkio izena.
Bertan suntsitzen dira Lurrera iristen diren meteorito gehienak. Hauek talka egitean, izar-usoak sortzen dira, bai eta laino noktiluzenteak ere.