Txikipedia:Merkurio (elementua)

Merkurio aldatu

Merkurioa elementu kimiko bat da, Hg ikurra eta 80 zenbaki atomikoa dituena. Merkurioak zazpi isotopo egonkor ditu, ugariena 202Hg izanik.

Ezaugarriak aldatu

Metal bezala, merkurioa xelebrea da tenperatura arruntetan likido bat delako, zilar kolorekoa. Nahiz eta likidoa izan, bere dentsitatea oso altua da, 13,5 g/cm3. Honek esan nahi du txanpon batek esate baterako flotatu egiten duela merkurioan. Beste metalek bezala, elektrizitatea eta beroan eroankortzen ditu. Likidotasunaren ondorioz, erraz nahastu daiteke beste substantziekin, nahaste hauei amalgamazio deitzen zaielarik.

Historia aldatu

Merkurioa hain aspalditik ezagutzen da ez dakigula nork eta noiz aurkitu zuen. Txinan erabiltzen zen jada K.a. III milaurtean, eta Egiptoko hilobietan ere aurkitu izan da. Bere itxura bereziak asko liluratu ditu historian, eta naturaz-gaindiko gaitasunak eskegi izan zaizkio. Alkimistek, sufrea eta gatzarekin batera, merkurioa gauza guztien osagai ikusten zuten, gero zientziaren aurrerakuntzak okertzat joko zuen arren sinesmen hau. Baita ere pentsatzen zen hilezkortasuna ematea zuela, nahiko ironikoa metal hau toxikoa izanda.

Aplikazioak aldatu

Merkurioa plastikoen industrian, pinturetan, baterietan, gailu elektronikoetan, bonbila fluoreszenteetan eta hortz amalgametan erabiltzen da. Merkurioa pirita izeneko mineral batetik isolatu daiteke, bere formula HgS dena.

Segurtasuna aldatu

Merkurioa elementu bezala toxikoa da. Giza aktibatearen ondorioz, merkurio-kutsadura dago itsasoan. Leku batzuetan hala ere, urak naturalki merkurioa du, kaltegarria dena nahiz eta naturala izan. Hala ere, merkurioaren konposatu batzuk ez dira toxikoak, eta horietako bat (tiomersal deritzona) txerto mota batzuetan erabili zen iraganean.