Txikipedia:Mendi-berdantza

Mendi berdantza adar batean

Mendi Berdantza, hegazti mota bat da.

Deskribapena

aldatu

Hegazti hau ez da oso ohikoa gure lurraldean. 16cm-ko tamaina du. Arra emetik bereizteko buruari erreparatu behar diogu eta buruan hiru lerro beltz baditu, arra izango da.

Bizitokia

aldatu

Hegazti hau ez da lekuz asko mugitzen, baina batez ere eremu menditsuetan bizi da. Neguan gune beroagoak diren eta elikagai gehiago dituzten lekuetara joaten da normalean. Euskal Herrian ere egoten da. Bizi diren lekuak oso irekiak izaten dira.

Elikadura

aldatu

Normalean lurrean egoten denez, mota guztietako haziak, aleak eta intsektuak jaten ditu.

Ugalketa

aldatu

Beraien ugalketa apiriletik uztailera bitartean izaten da. Aldi horretan txita bat edo bi ateratzen dituzte aurrera.