Megalodon edo megalodontea, desagertuta dagoen marrazo erraldoi espezie bat da. Duela 28 eta 1.5 milioi urte bizi izan zen.

Duela milioika urteko harrapari handienetako bat izan zen, ( Miozenoaren hasieratik Pliozenoaren amaierara arte).

Marrazo hau, bere tamaina handiagatik ezauguna zen, gaur egun uste baino are handiagoa dela jakinda, 20 metroko luzera izatera iristeko gai baitzen.

Zergatik desagertu zen megalodontea? aldatu

Lurraren aldaketak, tenperaturaren igoera, lehia eta harrapakinen falta izan ziren animalia erraldoi hau desagertu eta gure ozeanoetatik desagertzearen arrazoiak.

Bere desagerpena aldatu

Megalodontearen desagerpena Pliozenoaren amaieran gertatu zela kalkuatzen da, planeta hozte globalaren fase batean sartu zenean.

Ez dakigu zehazki noiz hil zen azkena, baina gutxienez, duela 3,6 milioi urte izan zela uste dute.

Itxura aldatu

Burua zeukan. Bere begi beltz sarkorrak benetan aipagarriak ziren. Bere ahoa 2 metro luze zen eta 13cm-tik gorako 280 hortz triangeluar sendo eta erraldoi zituen.

Ugalketa aldatu

Megalodontea marrazo lamniforme bat zen.

Marrazo guztiek badute amankomunean berezitasun bat. Bere kumeak tamaina handiarekin jaiotzen dira eta amaren sabelean atera gabeko arrautzez elikatzen dira.

Hau da, megalodonte emearen sabelean hainbat arrautz daude eta arrautzen barruan megalodonte txiki batzuk.

Megalodontearen ume jaioberri bat gizaki heldu bat baina handiagoa da.

Bizilekua aldatu

Megalodontea, Amerikan, Australian, Asian eta Kanarietako uharteetan bizi zen.

Bizi itxaropena aldatu

Gehienak era basatian 20-30 urte bizi baziren ere, badira beste batzuk baino denbora gehiago bizi direnak, adibidez, Amerikako iraultza garaian helduarora iritsiko zen Groenlandiako marrazoaren kasua eta ehizan eta igerian ibiliko zen. Historiako lau mendeetan lo egin zuen.


 
Megalodontea