Txikipedia:Mario bros

Mario Bros: Jokurik onena

1985 aldatu

 
mario bros

1985ean sortu zen Japonian. Hasieran bakarrik makinetan jolastu ahal zen. Garai guztietako bideo jokorik salduenetariekoena da.

Lehen jokoa aldatu

Super Mario Bros bideojoko pertsonairik ezagunena Mario da, eta berak egin zuen joko famatua. Gainera nintendoren bideojokoetako pertsonai ezagunena eta bideojokoen munduko ikonoa bihurtu da, bere anai Luigirekin batera. Nahiz eta Luigi jokoan beranduago ateratzen den, bera jada sortuta zegoen. Mario eta Luigi sortu ziren jokoko pertsonarik nagusienak dira. Peach printzesa erreskatatzeko misioa du.

1990 aldatu

1990ean Super Mario World atera zen. Urte horretan, Yoshi (pertsonaia berria) estreinatu zen. Horretaz gain, bertute berriak atera zitzaizkion Mariori, adibidez, Mariok denbora mugatu batean hegan egin zezakeen eta spin-jauzia, jauzi estilo bat. 1992rako, Mario Kart sortu zen, lasterketa-joko bat, modu desberdinak zituena, banakakoa eta jokalari anitzekoa, non bi jokalariak aldi berean ikus zitezkeen.

 



1996 aldatu

Lau urte geroago (1996), Super Mario 64, 3Dko lehen jokoa, kaleratu zen. Lehenengo aldiz, Nintendo-k joystick-a aurkeztu zuen, eta horrek pertsonaiaren mugikortasuna eta manipulazio hobea ahalbidetzen zuen, jada ez baitzuen aurreko zatietan bezala jauzi bakarrik egiten, baizik eta makurtu, arakatu, igeri egin zezakeelako, jarduera batzuk aipatzearren.

2002 aldatu

2002an Super Mario Sunshine sortu zen Delfino Uhartean kokarzen zena eta elementu berri bat zuen, uretako motxila. Joko hau oso gogokoa izan zen bere musikagatik, grafiko eta dibertsitate eta baita bere sorkuntzagatik ere,horrenbestez, Best plataformer on GameCube saria irabazi zuen.

2006 aldatu

2006an New Super Mario argitaratzen da, D grafikoak, pertsonaia tridimentsionalitaterekin nahasten dituen bideojokoa, eta 2012an  segida izango zuena.. 2007an Mario mundu honetatik ateratzen da, Super Mario Galaxy kanpoaldeko espazioan oinarritzen da, eta bere Wii kontsolarentzat eginda dago; joko honetan jokalari anitzeko modua, bi pertsonak jokalari berdina gidatu eta bere mugimenduak kontrolatzean datza, batek mugiarazi egiten du eta besteak izar zatiak biltzen dituen bitartean. Horretaz gain elementu berriak sortu zituzten, adibidez planeta batetik bestera jaurtitzen den jaurtiketa izarrak.

2015 aldatu

Urte batzuk geroago, zehazki 2015ean Super Mario Maker jaio zen, hainbat sari irabazi zituena, beraien artean, Familiako joko sozial onenarena. Hemen mailak sortu argitaratu eta mailak sailkatzeko aukera zuten jokalariek. Hurrengo hiru urteetan Super Mario Odyssey; Mariok Cappyrekin (bere aliatu estralurtarra) batera Peach eta Cappyren arreba Odyssey plater hegalean salbatzea helburutzat duen jokoa eta Super Mario Party 20 pertsonai eta 80 joko txikiekin zetorrena argitaratu zituen.

Omenaldia aldatu

Mario Bros Bideojokoa eta pertsonaia bera oso garrantzizkoa da herrialde askotan eta bideojokoen historian ere. Horrenbestez, kale bat du Espainian eta martxoaren 10ean Marioren eguna ospazten da bere omenez.