Txikipedia:Marie goyhenetche

Marie Goyeneche lapurtar pilotari gaztea da.

Biografia aldatu

Marie 2002ko urriaren 1ean sortu zen Baionan.

Senperen bizi da.

Palan hasi zen (Spuc) taldean Senperen.

Balina eta pala 10 urte zituelarik hasi zituen eta frontball-a 16 urtetan.

Bere kirol mundua aldatu

Pilotan ezagutua da, bai balina eta pala sailean baita frontball sailean ere.

Bere anaiak bultzaturik, gaztea zelarik esku-huskan hasi zen baina fite utzi zuen. Ondotik palan hasi zen.

2018an, beraz 16 urte zituelarik, frontball jokoa ezagutu zuen eta maitatu.

Palan jostatzea segitu zuen hala ere. Balinean Ume, Gaztetxo, kadet gaztea eta 2.seriean txapeldun izan zen,  Euskal Herriko eta Frantziako txapelketan. Senior mailan 3.en bukatu zuen. Bi kiroletan maila biziki ona du gaur egun ere. Marik duela 5 urte Frantziako txapelketan parte hartu zuen. 2022an, frantses frontball federazioan hartua izan zen munduko txapelketa egiteko, Maritxu housset-ekin. Gaur egun , Kinka kiroldegia lan egiten du.

Erreferentziak aldatu

https://www.mediabask.eus/eu/info_mbsk/20220910/marie-goyenetche-prend-la-pelote-de-front [1] https://www.sudouest.fr/pyrenees-atlantiques/biarritz/pelote-basque-marie-goyenetche-la-main-nue-au-feminin-12595922.php[2]

  1. (Frantsesez) Lagrenade, Iker. (2022-09-06). «Marie Goyenetche prend la pelote de front» www.mediabask.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
  2. (Frantsesez) p.mailharin@sudouest.fr, Pierre Mailharin-. (2022-10-15). Pelote basque : Marie Goyenetche, la main nue au féminin. ISSN 1760-6454. (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).