Txikipedia:María Wonenburger

Maria Wonenburger, matematikari espainiarra izan zen. Estatu Batuetan eta Kanadan ikerlari gisa aritu zen. 1927ko uztailaren 19an Oleirosen (Montrove, A Coruña) jaio zen eta 2014ko ekainaren 14an hil zen, 86 urte zituela.

Biografia aldatu

Oso gustuko zituen saskibaloia, patinen gaineko hockeya, Bachen musika eta hizkuntzak ikastea, alemana eta ingelesa ikasi baitzituen. Lehenengo ikasketak A Coruñan (Galicia) egin zituen. 1953an Maria Fulbright beka lortu zuen Espainiako lehen emakumea izan zen, eta horri esker, Yale Unibertsitatean (Estatu Batuetan) ikasi zuen. Egin zuen tesian, 1957an bukatuta, aljebraren gaiak landu zituen. Espainiara itzuli ondoren, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenean (CSIC) egin zuen lan hiru urtez, baina ez zuen lortu bere doktoretza ofizialki onartua izatea. 1960an atzerrira joan zen berriro, Torontoko Unibertsitatera. Han klaustroko emakume bakarra izan zen. Gero Estatu Batuetako bi unibertsitatetan aritu zen. A Coruñara itzuli zen 1983an, ama zaintzeko; horrela mundu akademikotik aldendu zen. Urte batzuetan ahaztua egon ondoren, azkenean aintzatespena jaso zuen: alde batetik 2007an Espainiako Matematika Elkartearen ohorezko kide izendatu zuten, eta bestetik 2010ean Coruñako Unibertsitateko ohorezko doktore izendatu zuten.[1]

Ekarpenak aldatu

Maria Wonenburgerren ekarpenak:

  • Artikulu asko egin zituen aldizkari zientifikoentzat.

Aintzatespenak aldatu

Hemen behean izandako aintzatespenak:

  • 2007: Galiziako Gobernuko Emakume eta Zientzia Unitateak María Wonenburger Saria sortu zuen, zientziaren eta teknologiaren ibilbide nabarmena duten emakume galiziarrak saritzeko.
  • 2011: A Coruñako Santa Margarita parkeko Zientzia Ibilaldian, monolito bat eskaini zioten.

Erreferentzia aldatu

  1. (Gaztelaniaz) María Wonenburger. 2021-02-28 (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).