Euskal Herriko mapa politikoa.

Mapa lurralde baten xehetasunak jasotzen dituen marrazki edo irudi lau bat da. Mapak zehaztasun handikoak dira: oso ondo adierazten dute non kokatuta dagoen gauza bakoitza (hiriak, mendiak, ibaiak...) eta distantziak oso ondo kalkulatuta egoten dira. Informazio hori dena sinboloen bidez adierazten dute: marrazkiak, lerroak, puntu eta geziak, koloreak eta abar.

Ohituraz, mapek halako orientazio bat izaten dute kasu gehienetan: goi aldean iparraldea jartzen da.

Mapa mota ugari daude, baina nagusiak hauek dira:

  • Mapa fisikoa: lurralde batean dauden mendiak, ibaiak, aintzirak, itsasoak, etab. adierazten ditu.
  • Mapa topografikoa: lurralde bateko inguru fisikoari buruzko informazioa (erliebea, ibaiak, hiriak eta herriak), ematen du halako eskala batean, hau da, mapako eta errealitateko neurrien artean dagoen halako proportzio batean.
  • Mapa politikoa: mapa politikoek lurraldearen banaketa administratiboa adierazten dute; hau da, herrialde edo lurraldeen izenak, mugak eta hiriburuak.

Horiez gain, badira mapa tematikoak ere; mapa hauek lurralde bateko ezaugarri jakin bati buruzko informazioa irudikatzen dute: biztanleria, nekazaritza, klima, jarduera ekonomikoak, etab.

Nolako osagaiak dituzte? aldatu

 
Europako hiri nagusien populazioa (XVI-XVIII).

Oro har, mapek honako osagai hauek izaten dituzte:

- Gaia: mapak irudikatzen duen gaia. Adibideko mapako gaia "Europako hiri nagusien populazioa (XVI-XVIII)" da.
- Eskala: irudiko eta errealitateko neurrien artean dagoen proportzioa; zenbakiz adierazten da batzuetan, eta barra batez beste batzuetan.
- Legenda: datuak adierazteko erabiltzen diren sinboloak edo mapa ulertzeko modua adierazten du. Adibideko mapan, goian ezkerraldean dagoena da.
- Leku-izenak: mapan agertzen diren lekuen izenak dira.
- Koordenatu geografikoak: mapa askotan, irudikatzen den lurraldeari dagozkion koordenatu geografikoak ere ipintzen dira, paralelo eta meridianoak irudikatzen dituzten marrekin. Artikulu honen gaineko banner edo irudian agertzen dira; ez, ordea, beste bi mapetan.

Mapen eskala aldatu

 
Zenbakizko eskala.
 
Eskala grafikoa

Mapetan errealitatea irudikatzen denean, maparen neurrira egokitu behar izaten da irudikatzen den lurraldearen zabalera. Eta, noski, maparen neurria errealitatea baino txikiagoa da beti. Eskala deitzen zaio, beraz, lurraldeak errealitatean duen zabaleraren eta mapan duen tamainaren arteko proportzioari.

Mapa askotan zehaztuta egoten da eskala hori; bi modu erabiltzen dira horretarako:

  • Zenbakizko eskala: zatiki baten itxura du. Goiko zenbakiak (zenbakitzaileak) mapako neurri-unitatea adierazten du, eta behekoak (izendatzaileak), berriz, errealitateak duen neurria. Adibidez,   eskalan, mapako zentimetro bakoitza errealitatean 100.000 cm direla esaten da. Beste modu batzuetara ere ager daiteke eskala hau: 1/100.000 eta 1:100.000.
  • Eskala grafikoa: zati zuri-beltzak dituen barra bat izaten da; zati horiek 1 cm izaten dute mapan, eta haietako bakoitzaren bukaeran agertzen diren zenbakiek, normalean, tarte horiek errealitatean zenbat kilometro diren adierazten dute.

Nola kalkulatu benetako distantziak? aldatu

Mapak ematen digun eskalan oinarrituta, kalkulu erraz bat egin daiteke errelitatean puntu batetik bestera dagoen distantzia jakiteko.

Adibidez,   eskalarekin, mapako bi punturen artean 5 cm-ko tartea egonez gero, errealitateak 500.000 cm izango dira, hau da, 5 km.