Txikipedia:Luciana Aymar

Luciana Aymar 1977-ko abuztuaren 10-ean jaio zen Rosarion ( Argentinan ) eta argentinar belar hockey-ko jokalari ohia zen. Bere izengoitia Lucha da.

2010ko txapelketa

FIH-k "Hockeyko leyenda " bezala izendatu zuen eta zortzi aldiz "Munduko Jokalari Onena" aukeratua izan da . [1]

Kirol Ibilbidea aldatu

Lucianaren ibilbidea oso luzea izan zen. Izan ere, zazpi urterekin hasi zen zelai-hockeyean jokatzen, bere jaioterrian, Rosarioko Club Atlético Fishertonen eta 13 urte zituela, Rosario Jockey Clubean sartu zen.

Bere ibilbidea jaioterriko taldeetan garatu da batez ere. 2000tik 2007ra, Luciana Quilmes Atletico Klubean jokatu zuen, eta 2006an Emakumeen Metropolitan Txapelketan txapeldunorde izan zen. 2008an, GEBA klubean hasi zen jokatzen, eta harekin  Emakumeen Hockey Liga Nazionala irabazi zuen eta Metropoliko Txapelketa 2008an eta2009an baita ere.

Lucianaren postua “volante”bezala ezagutzen da eta 8 zenbakia du bere elastikoan. Horretaz gain, Argentinako selekzioan jolastu zuen 1998 urtetik 2014ra  eta kapitaina izan zen 2009tik aurrera.  376 partidu jokatzera iritsi zen eta partidu hauetan 162 gol sartu zituen. [2]

Kirol emaitzak aldatu

Olinpiadak aldatu

4 aldiz konpetitu du olinpiadetan, horietako bietan, zilarrezko domina irabazi zuen eta gainontzeko 2-etan brontzezko domina.

Munduko txapelketak aldatu

8 aldiz izan da saritua munduko jokalari hoberena bezala: 2001, 2004, 2005, 2007, 2008, 2009, 2010 eta 2013 urteetan.

1998 eta 2014 urteen artean Argentinako selekzioko kide izan zen eta 2009tik kapitaina.

Lau Munduko Txapelketatan parte hartu zuen; 2002an eta 2010ean bi aldiz munduko txapeldun izanez eta 2006an eta 2014an brontzea lortu zuen.

Sei aldiz irabazi zuen Txapeldunen Kopa (2001, 2008, 2009, 2010, 2012 eta 2014).

 
Luciana Aymar

Urrezko hiru domina irabazi zituen Panamerikar Jokoetan (1999, 2003 eta 2000). [3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Luciana Aymar. 2022-02-23 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  2. (Gaztelaniaz) Luciana Aymar. 2022-02-23 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  3. (Gaztelaniaz) Luciana Aymar. 2022-02-23 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).