Louis Pasteur

Louis Pasteur (1822-1895) mikrobiologo frantses ospetsu bat izan zen. Mikrobiologoek mikrobioen mundua ikertzen dute. Zientzialari gehienen ustez, Pasteur izan zen mikrobiologia zientifikoaren sortzailea.

Pasteurrek, bere esperimentu zorrotzen bidez, garrantzi handiko aurkikuntzak egin zituen:

  • Ardoa eta beste edari alkoholiko batzuk mikrobioek sortzen dituztela frogatu zuen.
  • Mikrobioak beroaren bidez hil daitezkeela ikusi zuen (pasteurizazio izeneko teknika asmatu zuen). Sistema honekin, mikrobioen eraginez erraz hondatzen diren elikagaiak (esnea, adibidez) denbora luzeagoz eta segurtasun guztiarekin kontsumi daitezke.
  • Txertoak erabiltzen lehena izan zen, eta horri esker bizi asko salbatu zituen.