Txikipedia:Loiolako Santutegia

Basilica_of_St._Ignatius_in_Loyola

Loiolako Santutegia Azpeitian kokatutako santutegia da. XVII. mendean hasi zen eraikitzen San Ignazio Loiolakoaren omenez. Carlo Fontana arkitekto erromatarrak diseinatu zuen eta arkitekto gipuzkoarrak eraldatu eta eraiki zuten. Basilikaren atzean, bertako lorategi pribatuak zabaltzen dira. Santutegiaren oinplanoa laukizuzena da eta eliza biribila alde luzearen erdialdean kokatua dago.