Txikipedia:Listu-guruin
Listu-guruinak zenbait animaliak (anfibioek, narrastiek, hegaztiek eta ugaztunek) ttua edo listua sortu eta ahora isurtzeko dituzten digestio-aparatuko organo edo zelula-multzoak dira; listua, janaria bustitzeko behar dute, janaria errazago mastekatu, hestegorritik erosoago jaitsi eta digestiorako prestatzeko.
Guruin hauek garatuago dituzte ugaztunek, hiru pare baitituzte: ahoaren atzealdean, mihiaren azpian eta barailaren azpian.
Gizakien listu-guruinek egunean zehar litro bat ttu sortzen dute, gutxi gorabehera.