Txikipedia:Lieke Martens

Lieke Martens futbolera jolasten
Lieke Martens
Lieke Martens

Lieke Elisabeth Petronella Martens Holandako futbolari bat da. Bera 1992 abenduko 16a jaio zen Niew-Bergenen eta 28 urte ditu.

Aurrelari bezala jokatzen du, FC Barcelona taldean eta 2017an Emakumeen Eurokopako txapeldun izendatu zuten.

Lieke Martens 5 urterekin hasi zen futbolean jokatzen RKVV Montagnardsen,  bere herrialdean, Herbehereetan, Heerenveeneko entrenamenduetan, eta VVV-Venlon. 28 urte ditu eta bere altuera 1,70 metrokoa da eta 66kg pisatzen ditu.

Lieke Martens 113 partidu jolastu ditu eta 113  partidutik 45 gol sartu egin ditu.  2005ean Olympia 18k fitxatu zuen. Hiru urte geroago, Hogeschool van Amsterdam proiektuan parte hartu zuen. Martensek Eredivisien jokatu zuen SC Heerenveenekin 2009an eta 2010ean eta VVV-Venlo-n 2010ean eta 2011. urtean. Belgikako Lehen Mailan ere jokatu zuen Standard Liegerekin. Klub honekin debutatu zuenean bi gol sartu zituen, eta horrek BeNe Superkopa irabazten lagundu zion.

Bartzelonak fitxatu zuenean Johan Cruyff institutoan ikasten ari zen.

Txapelketak aldatu

Lieke Martens Turid Knaak alemaniarrarekin lotuta, 2010eko U19 Europako Txapelketan goleatzaile onena izan zen Martens. 2011ko abuztuaren 22an debuta egin zuen Herbehereetako selekzioarekin Txinaren aurkako lagunartekoan. 2013ko ekainean, Herbehereak ordezkatzeko hautatu zuten 2013ko Eurokopan. Martensek Herbehereetako Munduko Kopako lehen gola lortu zuen 2015eko edizioan. 2017 Euroan zehar hiru gol sartu zituen. Txapelketako Jokalari Onena izendatu zuten, 11k Brontzezko Bota irabazi zuten eta Txapelketako Taldeko 12 taldearen parte izan zen egindako emanaldiengatik. Lehiaketa irabazi ondoren, Herbehereetako taldeko jokalari guztiak Orange-Nassauko Ordenako Zaldunak izendatu zituzten Mark Rutte lehen ministroak eta Edith Schippers Kirol ministroak.

Denboraldi honetan oso ongi dabiltza ez dutelako partidu bat galdu eta guztiak irabazi egin dituztelako (2021-2022). [1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Lieke Martens. 2022-03-02 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).